XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

teletestu

Datu-base batean biltegitutako informazioaren teledifusioa.

Telebista-hargailu moldatuetan hartu eta ikusten da.

es teletexto/fr télétexte/en teletext

teletex

Datu-sare publiko konmutatuak erabiliz testuak abiadura ertain eta handian transmititzeko modua.

es teletex/fr télétex/en teletex

teletipo

Komunikaziotarako terminala alfazenbakizko teklatu batek eta inprimagailu batek osatua.

Alfazenbakizko datuak sortu eta bidaltzeko eta beste batek bidalitakoak hartu eta inprimatzeko balio du.

es teletipo/fr téléscripteur; télétype/en teletype; TTY (TeleTYpe)

telex: Teleinprimagailu-sare internazionala.

Teleinprimagailu bakoitzak helbide bat du eta sareko beste edozein makinari bidal diezaioke mezua.

es télex/fr télex/en telex

terminal: Konputagailuarekin komunikatzeko erabiltzen den gailua, normalean teklatu eta pantailaz osatua.

es terminal/fr terminal/en terminal

terminal adimendun

Tratamenduko unitatea duen terminala, modu lokalean hainbat lan egin ditzakeena (konpilazioa, edizio grafikoa, etab.), urruneko ordenadore batekin transakzioak egin ditzakeena eta fitxategiak gordetzeko ahalmena duena.

es terminal inteligente/fr ordinateur terminal; terminal intelligent/en intelligent terminal

terminal-emuladore

Mikroordenadore bat ordenadore handi baten terminal moduan funtzionatzen jartzeko modema eta softwarea.

es emulador de terminal/fr émulateur de terminal/en terminal emulator

terminal-talde: Ordenadore bati lotutako terminal-multzoa.

Terminal hauetako batek (nagusiak) interfazea egiten du ordenadore zentralaren eta beste terminaletako bakoitzaren (morroi edo sateliteen) artean.

es grupo de terminales; grupo/fr grappe; groupe de machines/en cluster

test. Ik. proba

testu-editore: Testu moduan dagoen informazioa sartu eta zuzentzeko erabiltzen den programa.

es editor de textos/fr éditeur de texte/en text editor